XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berri ona

Ez al gera sinismendunak?

KRISTAU izatea erro-errotik artzen dugunean, Jaunaren Itza entzun eta gauzatu nai dugunean... kristau izatea oso zailla eta guztiz gogorra dela iruditzen zaigu, Jesus'en antzeko izatea, Hark bezala pobreekin bizitza banatuz, ez da erreza.

Uste dut, ordea, ori ez dela gakoa.

Kontua ez da kristau ona izatea edo ez izatea. Benetan zailla eta gogorra pertsona izatea da eta egiaz eta duintasunez bizitzea. Ori da guztia.

Pertsona izatea eta pertsonari dagokion moduan bizitzea ez da bear dudan guztia eskuratzea, nere gogoa asetzea edota nere ongizateari bakarrik begiratzea.

Pertsona izaten ikasi egiten da, pertsona eldua izatea bidea egitea da; ez da egun bateko asuntoa eta kitto.

Eta orrek ematen dizkigu lanak, kokildu egiten gaitu eta askotan atzera egiten dugu beldurraren beldurrez.

Pertsonak erabakiak artzen ikasi bear du: zein den ona eta zein ez den ain ona ikusten eta aztertzen jakin bear du.

Sufritzen, irauten, aalegiñean ez etsitzen... ori da pertsona eldu baten jarrera egokia eta zuzena

Gaisotasunean, ezbearrean, langabezian edota gure semealabentzako ogia egunero irabazteko zailtasunak ditugunean, bizitzako aso eta idea guztiak ankaz gora joaten zaizkigunean... olakoetan ikusten da nor den eldua, nor den pertsona, nor den fededuna, nor den nor...

Egoera zoriontsu eta pozgarrietan Jaunarekin izketatzea, Jaunari otoitz egitea, elizara joatea, meza entzutea, ona izatea, mesedeak egitea... ez da zailla; eta berez irtetzen zaizkigu ekintza onak.

Nor da, ordea, une gorrietan Jaunari benetan Jauna, indar ezaidazu sinismena deadarkatzen duena?

Sinistea utzi egin du jendeak.

Jainkoa baztertu egin dute askok, Baiña orrela, egizaleago al dira? Pertsonago al dira? Elduago sentitzen al dira? Fedea, sinismenak badu eragin zuzenik, noski, pertsonarengan.

Gaurko gizartean jendea salerosketan abilla da eta argia; diru kontuan zer gertatzen den jendea erne eta jakitun da, eta fede kontuan? Interesik ez duela jartzen dirudi, agian, bizitzarako gauza aundirik balio ez duelako.

Otoitz eta erregu ederra gaurko ebanjelioak jartzen diguna: indar ezaiguzu sinismena.